miércoles, 29 de abril de 2020

Zein bizitza interesgarriak!!!

Bizitzako lerro gehiago jaso ditut egun hauetan, eta bai politak egiten ari zaretela. Irakurri lagunek idatzi dutena, oso interesgarria da.

Sakatu DANIELen izenean eta bere bizitzako lerroa agertuko da.


GISELA


                               


 NICOLÁS



                                             ANA

martes, 28 de abril de 2020

Bizitzako lerro gehiago

Bizitzako-lerro gehiago aurkezten dizkizuet. Polit-politak egiten ari zarete eta gustatzen zait zuen bizitzako momentu berezienetariko batzuk irakurtzea. Holan jarraitu txapeldunak!

IRENE

LAIA



                                             MIKEL






Klaseko max-mix (Una dola, Dira dira, digestioa...)

Max mix bat egin dut bidalitako bideo batzuekin. Denetarik dago. Inesek eta Anak bidalitako bideoak hemen ikus ditzakezue.

lunes, 27 de abril de 2020

Gure bizitzako lerroak

Bizitzan zehar milaka gauza gertatzen zaizkigu. Batzuk garrantzitsuak dira, beste batzuk ez hainbeste. 

Gure bizitzako denbora lerroan guretzat inportanteenak aipatzen ditugu. Hona hemen zuetarik batzuk egindakoak. Primeran daude!


ADRIANA



ARIANE




DANI




ABEBA

Komikiaren antzerkia Hadish eta Abebaren eskutik

Hadish eta Abebak zorte handia daukate biek Hizkuntza etxerako lana bera dutelako. Eta zer egin dute? Klasean egiten dugun moduan antzerkia prestatu. Ederto egin dute. Ikusi nahi duzue?

Heziketa fisikoa. Star wars

Star Wars-i buruz entzun duzue inoiz? Agin zuek ez baina zuek gurasoek bai.

Hemen duzue heziketa fisikoa egiteko joku-froga bat, hau da hezkieta fisikoa egiteko froga batzuk.

Ondo pasatzea espero dut!! Klikatu irudian.





Odol zirkulazioa

Odol zirkulazioa hobeto ulertzeko ikusi beharko dituzun bideoak. 

Erritmoarekin jolastu

Markatu behar duzue erritmoa neskari jarraituz. Gogoratu kolore desberdinak erabiltzen dituela zein gorputz atala erbiltzen duen arabera:

urdina: txaloak mahai gainean
gorria: txaloak bularrean
horia: txaloak
isilunea: ez egin ezer




Orain bideo hau ikusi eta erritmoa markatu. Kontuz izan, neska ez da agertzen eta zailagoa da. 

sábado, 25 de abril de 2020

Una dola tela catola...

"Una dola tela catola" abestiarekin jarraitzen dugu. Gurasoek ezagutzen zuten abesti hau? Eta aiton-amonek? Herriko abestia da eta ziur nago haietako batzuek ezagutzen dutela.  

viernes, 24 de abril de 2020

Bokalekin abesten

Abeslari gehiago klasean. Batzuk lotsatu zarete ariketa hau egiteko, baina nire ustez oso dibertigarria geratu da. Ez da zaila bokal batekin abestea, ezta?

jueves, 23 de abril de 2020

ZORIONAK ADRIANA!!!

ZORIONAK ADRIANA. NAHIZ ETA URRUN EGON, ZUREKIN OSPATU NAHI DUGU. 
ONDO PASA ZURE URTEBETETZEAN ETA EGUN EDERRA IZAN!!!
MUSU HANDI BAT KLASE GUZTION PARTEZ.

Gure Espe kontalaria

Guztiok ezagutzen duzue Espe, Espe gure bibliotekaria, Espek liburuak gomendatzen dizkiguna, Espek ipuinak kontatzen dizkiguna, Espek ordenagailuarekin laguntzen diguna, Espe...

Gaur liburuaren eguna denez, Espek zurekin ospatu nahi du eta ipuin hau prestatu du zuek etxean entzuteko. Zer gertatzen da? Espe etxean dagoela, guztiok bezala, horrexegatik ipuina kontatzeko bere senarrak eta bere semea Jonek lagundu diotela irakurtzen. Disfrutatu!

Eskerrik asko Espe!



Liburu eguna ospatu 6. mailakoekin

Hemen daukazue 6. mailakoek zuentzako egin duten lana. Haiek gomendatu nahi dute gustatzen zaizkien liburuak eta horretarako bideoak prestatu dituzte. Aukeratu liburua, sakatu gainean eta... sorpresa. 
Hecho con Padlet
">

Guk ere irakurtzen dugu

Eta egun polit hau ospatzeko bideo hau oparitzen dizuet. Gogoratu, etxean geratu, baina geratu irakurtzen. 

martes, 21 de abril de 2020

Herri proiektu gehiago

Herrien proiektuekin jarraitzen dugu. Sarrera honetan ikusi ahal duzue guztiek ez duzuela egiten power point batean. Egun hauetan zaila da ordenagailu bat eskura edukitzea gurasoak lan egiten ari direlako. Edo ere, beste formato batean egin dezakezue, Paulak egin duen moduan (azken argazkian sakatuz gero bere lana agertuko da). Baina guztiak politak geratzen dira. Eta zein herri politak daukazuenak!!!


lunes, 20 de abril de 2020

Heziketa fisikoa 5. saioa

Denok "Aldapan gora" abestia ezagutzen duzue klasean kantatu egin dugulako.

Proposatzen dizuedan erronka hauxe da: abestia kantatu eta era batez dantza egin. Hemen duzu koreografia. 





Kaka abestia

Abebak beste abesti bat bidali dit, eta badakizue nola bukatzen den digestioren prozesua, ezta? Bai, kaka batekin. Ba abesti honekin bukatzen dugu digestio-aparatuarekin. 

Arnas aparatuari buruzko bideoak

Aste honetan arnas aparatuari ekingo diogu. 

Lana errezagoa izateko hemen duzue bideo pare bat.

Aurrera!









Explicación de los números decimales

Empezamos con los decimales y, como no estamos en clase, aquí tenéis una explicación que os ayudará a realizar los ejercicios.


Mi fa abestia eta dantza

Mi fa abestia ikasi nahi duzu? Eta ikasi ondoren dantza egiten baduzu? Animatu eta disfrutatu! Dantza hau twist bat da.

viernes, 17 de abril de 2020

"Dira dira..." abestia

Gogoratzen duzue Hizkuntzan "Dira dira..." abesti bat landu zenuten? Eta beste bokal batekin egiteko proposatu nizuen. Hementxe utziko dizkizuet klasekide batzuen bideo batzuk. Batzuk bidali didazue baina ez duzue nahi blogean jartzea. Baina besteak... ez zarete animatuko? 

jueves, 16 de abril de 2020

Bai polita direla gure herriak

Bidaltzen ari zarete herri proiektu gehiago. Ez dakizu zein interesgarriak iruditzen zaizkidan: monumentu, leku desberdinak ezagutzeko, jai bereziak, bertako produktuak... Herri bakoitzak bere xarma dauka eta ezagutzeko gogarekin utzi didazue. 

miércoles, 15 de abril de 2020

"Una dola tela catola"-ren bideoak

Gustatu zaizue erritmoko jolas hau? Espero dut baietz. Batzuek bidali didazue nola ateratzen zaizue, eta besteak... ez zarete animatuko?


martes, 14 de abril de 2020

Gure herrien ahozkoak

Zuen herrien proiektuekin batera ahozkoak prestatu dituzue gidak izango bazinate bezala. Nork gehiago izan nahi du bere herriko gida bat? Bidali ahozkoak eta nahi baduzue blogean jarriko ditut.

miércoles, 8 de abril de 2020

Abebaren abestiak

Abebak bidali dizkit bi abesti hauek. Lehenengoan bokala doa aldatzen, guk "Dira dira" abestian egin dugun modukoan. Eta bigarrena oso dibertigarria da ere bai. Anima zaitezte entzutera eta abestera!

martes, 7 de abril de 2020

Heziketa fisikoa Hadish eta Abebaren partez partez

Hemen duzue heziketa fisikoa egiten jarraitzeko bideo bat Abebak eta Hadisek bidalitakoa. 

Oso ondo!

Gure digestio-aparatuaren prozesua

Gure digestio-aparatuaren prozesuak azaltzen ari zarete, eta benetan ematen duzuela maisu-andereñoak. Oso ondo azaltzen ari zarete!!!

El RAP DE LOS PEDOS ("El sistema digestivo") Pabloren partez

Gure klaseko Pablok bidali dit bideo hau digestio - prozesua azaltzen. Ikusi behar duzue alde batetik ondo azalduta dagoelako eta beste alde batetik barre asko egingo duzuelako. 



Dena ondo aterako da

Kaixo maitiak:

Ziur nago aprobetxatzen ari zaretela oporretako egun hauek. Disfrutatu eta deskantsatu. Merezi duzue hiruhilabetean egindako lanagatik eta etxean hain ondo portatzeagatik.

Uzten dizuet irakasleen bideoa, berriro ikusi ahal izateko. 

Musu handi bat


viernes, 3 de abril de 2020

DANTZA ON Rakelekin

Badakizue Rakelek hilabetean behin prestatzen ari zela dantzaldi bat frontoian. Hilabete honetan ezin izan duenez egin, etxean egiteko bideo bat prestatu du. Anima zaitezte Rakelekin dantzatzera!




jueves, 2 de abril de 2020

Heziketa fisikoa 4. saioa

Gaur beste motatako heziketa fisikoa izango duzue. 

"Gaozen" telesaioaren abestiarekin dantzatzea da nire propomena. Norbait zurekin badago, anima ezazu dantza egitera!


Gure herrien lanak

Klaseko batzuk hasi dira bidaltzen bere herrien lanak, bai idatzizkoak, bai ahozkoak. Hemen uzten dizkizuet idatzizko batzuk. Nik asko ikasi dut bere herriei buruzko informazioa irakurtzen. Agian uda honetan joango naiz... Laredora, edo Cadiñanosera, edo Castrora, edo... Long Islandera!