domingo, 30 de junio de 2019

Santanderren disfrutatzen

Langile baino langileagoak izan zaretela ospatzeko, azken astean Santanderrera eguna pasatzera joan ginen.

Egun polit- polita izan zen, eta noski baietz, dibertigarria, eta une bereziak pasatu genituen. Egoera guzti hauek gogoratzeko hemen daukazue bideoa. 

viernes, 28 de junio de 2019

Oporretan jolasean eta bispasatzen


Oporrak atsedena hartzeko dira, baina batzuetan ikasitako gauzak birpasatzeko aukera eduki dezakegu, batez euria egiten duen egunetan, ez da?


Hemen dituzue web orrialdeak non jokuak agertzen diren!




Enjoy it!


jueves, 27 de junio de 2019

Landarearen lehiaketa

Gaur klasera etorri dira esatera landarearen lehiaketan bigarrenak geratu garela!!! Eman digute gure landarea. Batzuek beste landare bat eraman dute etxera zaintzera eta beste batzuek ez. Argazki batzuk atera dira eta azkenean diploma bat eta klaserako jolas bat eman digute. Hemen uzten dizuegu argazki bat.

Paula, Adri eta Daniel


martes, 25 de junio de 2019

Bilboko komikia

Gogoratzen duzue Pablok ekarritako Bilboko komikia? Marrazkian sakatzen baduzue, irakur dezakezue. Animatu irakurtzera eta Bilbori buruzko informazio gehiago jakitera!



 Bilboko komikia

lunes, 24 de junio de 2019

Errifatzeko kantak

Egun batean esan zigun Ainhoak ikasi behar genituela errifak egiteko kantak. Harrapaketan, atxia motxia, din-don, harriola eta dona-dona izan dira. Oso errezak izan dira errifak eta oso ondo ikasi genituen. 

Oso oso oso oso ondo pasatu dugu eta oso ondo dakizkigu. Hemen daukazue ikusi nahi baduzue. Espero dugu zure gustokoak izatea.

Ana, Gisela eta Inés





sábado, 22 de junio de 2019

Bilboko metroa ezagutzen

Pasa den astean Metrora joan ginen. Lehenengoz, bideo bat ikusi genuen. Gero, jolas batera jolastu genuen. Bi talde zeuden, A eta B eta talde A-k irabazi zuen. 

Gero, metroko garunera joan ginen eta oso harrigarria zen.

Ondoren, metroko geltokira joan ginen eta kabinean sartu gienen. Abandotik Sarrikora eta gero Sarrikotik Basaurira joan ginen. Metroaren arauak ikasi genituen.

Gonzalo, Mikel eta Imanol

viernes, 21 de junio de 2019

4 urteko umeekin irakurtzen

Ekainaren 12an 4urte A-ra joan gara. Bakoitzak ipuin bat asmatu du Euskera klasean. Klasean idatzi dugu, andereñoak zuzendu eta etxera eraman dugu garbira pasatzeko. Gure klaseko bakoitzari uma 4 urteko uma bat tokatu zaio eta bere ipuina irakurri dio. Gero, aldatu dugu umez eta berriro beste bati irakurri diogu. Bi aldiz irakurri ondoren klasera bueltatu ginen. Asko gustatu zaie gure ipuina.

Laia, Miguel eta Pablo




jueves, 20 de junio de 2019

Kariñograma

Zer da kariñograma?

Bakoitzak bere gutunazala egiten du. Orri bat hartzen dugu eta erditik tolesten dugu. Andereñoak grapatzen ditu eta guk gure izena idazten dugu eta apaintzen dugu. 

Gero, nota onak sartzen ditugu gutunazaletan klasekoei, beti onak izan behar dira. 

Guztiok daukagunean ikusten dugu.

Espero dugu gustatzea.

Markel, Ariane eta Sara 

Merkatuaren proiektua

Egun batean andereñoak esan zuen merkatu bat egingo genuela proiektu baten bidez. Andereñoak janariko ontziak ekartzeko esan zigun eta ontzi asko ekarri genituen. Merkatuaren postuak ziren: okindegia, hegaztidenda, arraindegia, harategia, frutadenda eta izoztuak. Maten ordutegiak eta diruarekin lan egin genuen, ingelesean eta arts&craftsen janariaren piramidea landu genuen, gimnasioan proiektuko jolas batean jolastu ginen, lengoaian errezeta idatzi genuen, euskeran triptiko bat idatzi genuen, musikan iragarki bat asmatu genuen... Eta ostiralean merkatua antolatu genuen klasean. Oso dibertigarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen.

Daniel, Nicolás eta Irene

miércoles, 19 de junio de 2019

viernes, 14 de junio de 2019

Gure aiton-amonak

Egun batean Ainhoak esan zuen parte hartu nahi bagenuen marrazki txapelketa batean. Domus Vi zaharetxe bat da eta gure aiton-amonei buruzko marrazki bat egiteko. Sariak daude eta marrazkiak oso politak dira. Hemen dauzkazue nahi baduzu ikusi. Espero dugu zuen gustokoen izatea.

Gainer, gaur esan digute gure klaseko Adrianek sari bat irabazi duela. Zorionak Adrián!

Ana, Juan eta Irati

jueves, 13 de junio de 2019

Errobotak

Merkatuko hondakinekin errobotak egin ditugu. Material hauek erabili ditugu: arrautz ontziak, kartoiak, pinotxo papera, botilak, tapoiak, galetako kaxak eta plastilina. Oso barregarriak izan dira eta pasiloan jarri ditugu jendeak ikusteko. Jende askok esan digu oso politak direla. Oso politak izan dira taldeak eta oso polita izan da proiektua.

Adriana, laia eta Oier

miércoles, 12 de junio de 2019

Ingurumenaren eguna

Ekainaren 5ean ingurumenaren eguna ospatu genuen. Kamiseta berde bat ekarri behar zen. Batzuek jertseia, txamarra, galtzerdiak, prakak, zapatak, kuleroak, galtzontziloak, lazoak, betaurrekoak... ekarri zituzten.

Polikiroldegian argazki bat egin zuen Robertok zuhaitz formarekin.

Oso egun polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

Ane, Inés, Gisela eta Dani

martes, 11 de junio de 2019

Metalezko-haize familia

Musikan gaur metalezko-haize familia ikasi dugu. Gogoratzen dituzue familia honetako musika-tresnak? Tronpeta, tronpa, tronboi irristailuduna eta tuba dira. Zein da agudoena? Eta grabeena?

Gure klaseko musikariak

Musikan haizezko musia-tresnak ikasten ari gara. Imanol eta Adrianek ekarri zituzten bi instrumentuak. Imanolek zeharkako txiurla eta Adrianek saxofoia. Zeharkako luzea oso luzea da, giltza batzuk dauzka eta oso zaila da jotzea. Saxofoia ere bai dauzka giltza batzuk, apurtxu bat grabeagoa da eta saxofoiarekin soinu altuak ahal da egin. Imanolek bi partitura jo zituen: Greenlene eta Gimnopetie No.1. Adrianek hiru partitura jo zituen: Rondino, Air español eta Flinston theme. Oso ondo jo zuten.

Imanol eta Adrián

lunes, 10 de junio de 2019

Paisaiak eraikitzen

Ikastetxeko irakasleoi zenbat eta zein ondo ikasten eta lan egiten duzuen erakusteko, bideo batzuk egin dira. Bideo batean klaseko ume batzuk aurkezten duzue paisaiako maketa. Zein ondo aurkeztu duzue!!! Zorionak Inés, Juan, Pablo eta Ariane.

jueves, 6 de junio de 2019

Poligonoak


Poligonoak ikasten ari zarete, ez da? Ea ariketa hau lagungarria den!










Hemen duzue jolasteko beste bat:


"Osaba suhiltzailea" antzerkia

Egun batean Hizkuntzan antzerki bat egin genuen. "Osaba suhiltzailea" deitzen zen. Bost talde zeuden eta bost pertsonaiak ziren: Saioa, Kerman, osaba, ama eta lagunak. Oso ondo pasatu genuen eta oso antzerki dibertigarria izan zen.

Inés, Mikel eta Dani