lunes, 25 de noviembre de 2019

Metroko urteurrena


Gaur metroko urteurrena ospatzera joan gara. Metroko urteurrena Moyua plazan izan da.

Euri pilo egin duenez, txubaskero bat oparitu digute. Txubaskeroa bost koloretakoa izan ahal ziren: A-koei laranja eman digute, B-koei morea eman digute eta C-koei berdea eman digute.

Beste eskola batzuk ere joan dira, adibidez: Jesus Maria eskola.

Gero, plazatik metroko puxika handi bat ibili da. Eta bitartean "Zorionak" abestu diogu.

Guri gehien gustatu zaiguna metroko puxika izan da.

Leire 4. C, Irati 4 B eta Miguel 4. A











viernes, 22 de noviembre de 2019

Animalia ornogabeak

Erderaz baina ondo azalduta. Klasean animalia ornogabeak ikusi ditugu eta hemen birpasatzeko bideo bat uzten dizuet.
Nabaritu duzue desberdintasunen bat ikasitakoarekin?

sábado, 16 de noviembre de 2019

¨Saioaren tarta" antzerkia

Pasa den astean, Ainhoak esan zigun antzerki bat egingo genuela. Antzerkia "Saioaren tarta" deitzen zen. Istorioa horrela zen:

Saioak tarta bat egin zuen eta leihoan uzti zuen hozteko. Bere txakurra bota zuen tarta lehiotik eta Kermanen buruan jausi zen. 

Aholkuak:
- Ez asomatu lehiotik, bestela jausiko zarelako.
- Ez sartu gauzak labean, erre egin ahal duzu.

Espero dugu gustatzea.

Ana eta Ariane

viernes, 15 de noviembre de 2019

Natura aurkezpena

Naturan landareen nutrizioa eta ugalketa ikasi genuen klasean. Kartulina handi batean azaldu genuen eta gero, klasearen aurrean azaldu genuen besteen aurrean. Ondoren, korttxoan jarri zituen Ainhoak, guztira zortzi talde.

Oso ondo geratu ziren.

Nico eta Inés

 


 





jueves, 14 de noviembre de 2019

Teklatuarekin praktikatzen

Mekanografia beti pizka bat astuna da, baina ikasi ezkero lortzen duzuna bizitza osorako da. Beraz, ekin lanari!

Gainera gero eta gauza gehiago egiten ditugu ordenagailuaren bidez eta datorren urtean tableta ondo erabili nahi baduzue...

Ikasi nahi baduzu egin klik irudian.



miércoles, 6 de noviembre de 2019

Eguraldia eta klima

Bideo honetan eguraldia eta klimari buruz hitz egiten digute. Guk klima oraindik ez dugu ikasi, baina eguraldia bai. Birpasatu nahi baduzue... anima zaitezte ikustera!!!

Anemometroa

Ainhoak esan zigun anemometro argazki batzuk ekartzeko. Gainera, esan zigun pista bat: Jadoko plazan bat dago. Gehienok bidali genuen argazki bat eta gainera Giselak, etxearen ondoan zeukan bat. Laiak ere bideo bat ekarri zuen eta estazio-meteorologikoa zen. Zeukan: haize-orratza, anemometroa eta plubiometroa. Termometroa ez dugu ikusi baina ziur gaude ikusiko dugula. Oso ariketa ona izan da eta oso ondo pasatu dugu.

Paula eta Dani