Otsailaren 15ean ostiralean Ingeleseko antzerki bat ikusi genuen. Asko gustatu zaigu antzerkia. Ingelesean ingelesez asko ikasi dugu eta horregatik antzerkia ikusi dugu. Mark Sidney eta Mandy pertsonaiak ziren.
Otsailaren 15ean klase osoa fruta ekarri genuen Naturan elikagaiak ikasten ari garelako. Eta ez bakarrik horrexegatik, baizik eta oso osasungarria delako.
Klase osoa geratu gara egun hartan fruta ekartzeko eta fruta desberdinak ekarri genituen. Adibidez: marrubiak, sagarra, banana, mahatsak, gereziak...
Euskera klasean nola idazten diren errezetak ikasi dugu. Gero, idatzi dugu bat. Batzuek lehenengo platerra, beste batzuk bigarrena etabar. Lehenengoz, zikin egin genuen gero garbira pasatzeko. Hiru pausuak idatzi genituen: osagaiak, tresnak eta jarraibideak. Apaindu behar zen marrazki batekin.
Hari-igurtziko lau musika-tresnen bideoak uzten dizkizuet. Gogoratu, gero eta txikiago gero eta... agudoagoa. Gero eta handiagoa gero eta... grabeagoa.
Klasean Congon dantzatzen duten abesti bat ikasi genuen. Gabonetako kanpaina Congorako izan da eta horrexegatik ikasi dugu. Amawolé deitzen da eta umeek bere txangoetan abeste dute. Asko gustatu zaigu oso dibertigarria izan delako.
Egun batean Euskeran egin genuen antzerki bat. Oso ondo geratu zen eta oso ondo pasatu ginen.
Antzerkian Kerman eta Saioa telebista ikusten zeuden, eta bere amak esan zuen joateko logelara txotxongiloekin jolasteko. Saioari ideia bat bururatu zitzaion, telebista bat hustuta zeukan eta antzerki bat egin zuten txotxongiloekin. Ama agertu zen gelan eta esan zuen berriro ere: Telebista ikusten? eta Kerman eta Saioa barrez hasi ziren.
Oso dibertigarria izan zen. Bakoitzak gauza bat eraman behar zuen antzerkira eta denok ikasi genuen . Ainhoak esan zuen oso ondo eta ere esan zuen asko gustatu zitzaiola.
Pasa den astean Euskera klasean "Tximeletrak" egin genituen. Pentsatzen ari zarete zer diren tximeletrak, ezta? Tximeletrak dira: letra batzuk hegan egiten dutenak eta bi hitz nahasten dituenean beste hitz bat agertzen da.
Guk bi hitz lotu genituen eta bakoitzak berea egin zuen. Adibidez: dinokarpeta, balefantea eta euritaletagina.
Musika klasean edalontziekin jolas bat ikasi dugu abesti batekin. Ensaiatzen egon gara eta azkenean oso ondo atera zaigu. Horregatik Ainhoak grabatu digu. Ikusi nahi duzue?