viernes, 30 de noviembre de 2018

Euskaraldia eta euskeraren eguna



Dakizunenez, egun hauetan "Euskaraldia" ospatzen ari da Euskal herri osoan.

Guk ere parte hartuko dugu abesti eta dantza bat ikasten.

Prest zaudete zuen gorputzak mugitzeko?

Bideo honetan duzue bai kanta bai dantza.



jueves, 29 de noviembre de 2018

Amawolé abestia

Congoko neska-mutilek entzun behar digute Kikonkatik Amawolé abesten. Guztiok batera... abestera!!!

¡A la conquista de las tablas de multiplicar! (1)

Biderketa taulak ikasteko hemen duzue joku entretenigarri bat. 

Ea pantaila guztiak pasatzeko gai zareten!

Jolasteko klika ezazue marrazkian.

miércoles, 28 de noviembre de 2018

Gure lehenengo deskribapenak

Egun batean Hizkuntzan gure deskribapena egin genuen denok. Galdetuko duzu nola egiten den. 

Lehenengo izena, non bizi zaren eta zenbat urte dituzun idatzi behar duzu (aurkezpena). 

Gero, nolakoa zara kanpotik esan behar duzu (ezaugarri fisikoak). 

Azkenik, nolakoa zara barrutik idatzi behar da (izaera eta zaletasunak).

Hemen dauzkazue gure deskribapenak, espero dugu asko asko gustatzea.





martes, 27 de noviembre de 2018

Antzerkien bideoa

Euskera klasean irailean gure lehenengo antzerkia egin genuen. Oso dibertigarria izan zen! Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk. Espero dugu zuei gustatzea.

Pasa den astean Euskera klasean beste antzerki bate egin genuen. Termometroa, jarabea, pizza kaxa eta gozokiak eraman genituen. Espero dugu ere gustatzea.

Paula eta Eneko

Ura gure altxorra da

Naturan ura altxor bat dela ikasi dugu. Urari buruzko informazio gehiago ikasi nahi baduzue, gonbitzatzen zaituztet bideo hau ikusteko.




lunes, 26 de noviembre de 2018

"Gabon gaua heldu da" abestia

Gabonak hurrengo hilabetean izango dira, beraz, gutxi geratzen da Jesus berriro jaio dadila. Hurrengo Otoitz Bidean kanta hau abestuko dugu jaiotza ospatzeko. Prest zaudete entsaiatzera eta goxo-goxo abestera?

sábado, 24 de noviembre de 2018

Baserriko idazlanak

Lekun- etxea

Irailean Lekun-etxera joan ginen 4.A mailarekin. Etortzean Lekun-etxeko deskribapenak taldeka egin genuen. Gero, garbira pasatu genuen eta Lekun-etxeko marrazki bat egin genuen. Ondoren, pasiloan ipini genuen eta kentzean zozketa bat  egin dugu taldeko batek etxera eramateko. Oso polita geratu dira.

Irene eta Miguel




miércoles, 21 de noviembre de 2018

Deskribapena egiteko eredua

Hemen duzue animalien deskribapena egiteko eredua. 

Hauxe nahiko luzea eta zaila da baina baliogarria izan daiteke zuena egiteko. Ziur oso ondo egingo duzuela!

martes, 20 de noviembre de 2018

lunes, 19 de noviembre de 2018

San José de Calasanz bideoa

Gaur San José de Calasanzen bideo hau ikusi dugu klasean. San Joseren bizitza kontatzen digu, bizitza berezia eta interesgarria. Zenbat gauzak egin zituen mundua hobetzeko, ezta?

Aste honetan, Calasanz-en astea ospatzen dugunez, bideoa berriro ikus dezakezue.. Anima zaitezte!

sábado, 17 de noviembre de 2018

"Kalasanz gure zaindaria" lau urterekin

Badator San José astea, gure ustez urte osoko aste politena eta txikietatik gogoarekin ospatu duguna. Bideo hau gogoratzen duzue? Txkietatik "apuntabais maneras"neska-mutilak! Prestatu birikak datorren astean abesten jarraitzeko. Eta agian beste bideo bat egin dezakegu...

viernes, 9 de noviembre de 2018

Denok gara Eliza

Otoitz bidean parte hartzeko abestia ondo jakitea behar-beharrezkoa da.


Hemen duzue abestia praktikatzeko!



martes, 6 de noviembre de 2018