viernes, 24 de enero de 2020

Ekosistemako maketak

Ainhoak kaxak ekartzeko esan zuen ekosistema maketak egiteko. Ekosistemak ziren: basamortua, basoa, ibaia, oihana eta itsasoa. 

Ainhoak gure ekosistemako informazioa ekartzeko esan zuen, adibidez argazkiak. Beste egun batean informatika gelara joan ginen informazioaren bila. Ekosisteman saiatu behar genuen bost erreinuak ipintzen: animalien erreinua, landare erreinua, onddoen erreinua, algen erreinua eta bakterioen erreinua. Lehenengoz, kaxak forratu genituen. Gero, plastilinazko gauzak egin genituen eta argazki batzuk itsatsi genituen. 

Maketak amaitu genituenean, besteei azaldu genien eta zozketa egin genuen etxera eramateko.

Oso dibertigarria izan zen.

Adrián, Miguel eta Pablo











No hay comentarios:

Publicar un comentario