viernes, 31 de enero de 2020

"Odio por amor" abestia

Musika klasean Juanes abeslariaren "Odio por amor" abestia ikasi dugu. Asko gustatu zaizuenez, hemen uzten dizuet bideoa etxean abesteko, eta badakizue.... gorrotoa maitasunez aldatu.


Uso bat paperez egiteko

Astebururako bakearen astean gaudenez, nahi baduzue paperezko uso bat egin dezakezue etxean. Anima zaitezte!


"Birusak" antzerkia

Klasean antzerki bat egin dugu "Birusak" izenekoa. Oso dibertigarria izan da eta asko barre egin dugu. Gisela ez zegoenez pertsonaien banaketan, argazkiak atera ditu. Oso polita geratu da oso ondo egin genuelako. Talde guztiak etxetik ordenagailu bat ekarri du eta oso politak izan dira.

Laia, Imanol eta Eneko

miércoles, 29 de enero de 2020

Doremika kontzertua

Beste egunean akordeoi kontzertura joan ginen. Azaldu ziguten akordeoien bidez musika piano, forte, agudoa edo grabea izan ahal dela. Zuzendaria batuta batekin zuzentzen zuen. Bi ume batuta hartu zuten eta orkestra zuzendu zuten. Gero, diska bat oparitu zieten. Txantxa asko egin zituzten.

Oso ondo pasatu genuen.

Sara, Inés eta Nicolás




viernes, 24 de enero de 2020

Ekosistemako maketak

Ainhoak kaxak ekartzeko esan zuen ekosistema maketak egiteko. Ekosistemak ziren: basamortua, basoa, ibaia, oihana eta itsasoa. 

Ainhoak gure ekosistemako informazioa ekartzeko esan zuen, adibidez argazkiak. Beste egun batean informatika gelara joan ginen informazioaren bila. Ekosisteman saiatu behar genuen bost erreinuak ipintzen: animalien erreinua, landare erreinua, onddoen erreinua, algen erreinua eta bakterioen erreinua. Lehenengoz, kaxak forratu genituen. Gero, plastilinazko gauzak egin genituen eta argazki batzuk itsatsi genituen. 

Maketak amaitu genituenean, besteei azaldu genien eta zozketa egin genuen etxera eramateko.

Oso dibertigarria izan zen.

Adrián, Miguel eta Pablo











jueves, 23 de enero de 2020

martes, 21 de enero de 2020

Himno de la alegría

Klasean Beethovenen Himno de la alegría jotzen ari gara. Bideo hauetan bertsio desberdinak ikus ditzakegu. Disfrutatu.




lunes, 20 de enero de 2020

Uraren zikloa

Gogoratzen duzue pasa den urteko bideoa? Berriro ikus dezakezue errefreskatzeko.

Zentzumenak

Natur- Zientzetan "Harremana eta Osasuna"rekin hasi gara.


Harreman- funtzioa egiteko zentzumenak behar ditugu. Pasa den astean, ikusmena ikusi genuen, baina aste honetan beste entzumenak ikusiko ditugu. Etxean ikusteko bideo batzuk dauzkazue.