Bizitzako-lerro gehiago aurkezten dizkizuet. Polit-politak egiten ari zarete eta gustatzen zait zuen bizitzako momentu berezienetariko batzuk irakurtzea. Holan jarraitu txapeldunak!
Hadish eta Abebak zorte handia daukate biek Hizkuntza etxerako lana bera dutelako. Eta zer egin dute? Klasean egiten dugun moduan antzerkia prestatu. Ederto egin dute. Ikusi nahi duzue?
Star Wars-i buruz entzun duzue inoiz? Agin zuek ez baina zuek gurasoek bai. Hemen duzue heziketa fisikoa egiteko joku-froga bat, hau da hezkieta fisikoa egiteko froga batzuk. Ondo pasatzea espero dut!! Klikatu irudian.
"Una dola tela catola" abestiarekin jarraitzen dugu. Gurasoek ezagutzen zuten abesti hau? Eta aiton-amonek? Herriko abestia da eta ziur nago haietako batzuek ezagutzen dutela.
Abeslari gehiago klasean. Batzuk lotsatu zarete ariketa hau egiteko, baina nire ustez oso dibertigarria geratu da. Ez da zaila bokal batekin abestea, ezta?
Guztiok ezagutzen duzue Espe, Espe gure bibliotekaria, Espek liburuak gomendatzen dizkiguna, Espek ipuinak kontatzen dizkiguna, Espek ordenagailuarekin laguntzen diguna, Espe...
Gaur liburuaren eguna denez, Espek zurekin ospatu nahi du eta ipuin hau prestatu du zuek etxean entzuteko. Zer gertatzen da? Espe etxean dagoela, guztiok bezala, horrexegatik ipuina kontatzeko bere senarrak eta bere semea Jonek lagundu diotela irakurtzen. Disfrutatu!
Hemen daukazue 6. mailakoek zuentzako egin duten lana. Haiek gomendatu nahi dute gustatzen zaizkien liburuak eta horretarako bideoak prestatu dituzte. Aukeratu liburua, sakatu gainean eta... sorpresa.
Herrien proiektuekin jarraitzen dugu. Sarrera honetan ikusi ahal duzue guztiek ez duzuela egiten power point batean. Egun hauetan zaila da ordenagailu bat eskura edukitzea gurasoak lan egiten ari direlako. Edo ere, beste formato batean egin dezakezue, Paulak egin duen moduan (azken argazkian sakatuz gero bere lana agertuko da). Baina guztiak politak geratzen dira. Eta zein herri politak daukazuenak!!!
Denok "Aldapan gora" abestia ezagutzen duzue klasean kantatu egin dugulako. Proposatzen dizuedan erronka hauxe da: abestia kantatu eta era batez dantza egin. Hemen duzu koreografia.
Abebak beste abesti bat bidali dit, eta badakizue nola bukatzen den digestioren prozesua, ezta? Bai, kaka batekin. Ba abesti honekin bukatzen dugu digestio-aparatuarekin.
Gogoratzen duzue Hizkuntzan "Dira dira..." abesti bat landu zenuten? Eta beste bokal batekin egiteko proposatu nizuen. Hementxe utziko dizkizuet klasekide batzuen bideo batzuk. Batzuk bidali didazue baina ez duzue nahi blogean jartzea. Baina besteak... ez zarete animatuko?
Bidaltzen ari zarete herri proiektu gehiago. Ez dakizu zein interesgarriak iruditzen zaizkidan: monumentu, leku desberdinak ezagutzeko, jai bereziak, bertako produktuak... Herri bakoitzak bere xarma dauka eta ezagutzeko gogarekin utzi didazue.
Zuen herrien proiektuekin batera ahozkoak prestatu dituzue gidak izango bazinate bezala. Nork gehiago izan nahi du bere herriko gida bat? Bidali ahozkoak eta nahi baduzue blogean jarriko ditut.
Abebak bidali dizkit bi abesti hauek. Lehenengoan bokala doa aldatzen, guk "Dira dira" abestian egin dugun modukoan. Eta bigarrena oso dibertigarria da ere bai. Anima zaitezte entzutera eta abestera!
Gure klaseko Pablok bidali dit bideo hau digestio - prozesua azaltzen. Ikusi behar duzue alde batetik ondo azalduta dagoelako eta beste alde batetik barre asko egingo duzuelako.
Ziur nago aprobetxatzen ari zaretela oporretako egun hauek. Disfrutatu eta deskantsatu. Merezi duzue hiruhilabetean egindako lanagatik eta etxean hain ondo portatzeagatik.
Uzten dizuet irakasleen bideoa, berriro ikusi ahal izateko.
Badakizue Rakelek hilabetean behin prestatzen ari zela dantzaldi bat frontoian. Hilabete honetan ezin izan duenez egin, etxean egiteko bideo bat prestatu du. Anima zaitezte Rakelekin dantzatzera!
Klaseko batzuk hasi dira bidaltzen bere herrien lanak, bai idatzizkoak, bai ahozkoak. Hemen uzten dizkizuet idatzizko batzuk. Nik asko ikasi dut bere herriei buruzko informazioa irakurtzen. Agian uda honetan joango naiz... Laredora, edo Cadiñanosera, edo Castrora, edo... Long Islandera!